Batez ere Euskal Herrian lan egin nahi nuelako eta beraz hizkuntza beharrezkoa nuelako. Bestetik, hizkuntza maite nuelako eta bukatzeko gaztelera ondo ezagututa beste hizkuntza oso ondo ikasi ahal izan nuelako.
Nire ustez oso aukeraketa egokia izan zen. Batxilergoan egin genuen ariketa mailak lagundu zidan EGA ateratzen eta hori lan egiteko oso positiboa izan zen. Ez daukat inolako arazorik edozein euskara ulertzeko, beraz nire herriko hizkuntzaz mintzatzen den edonor ulertzeko kapaza naiz.
Zure herrian aurrera ateratzeko herriaren hizkuntza jakitea ezinbestekoa dela uste dut. Batxilergoa euskaraz egiteak hizkuntza finkatzea dakar eta beste hizkuntza bat jakitea gaur egun oso ondo baloratuta dago.
Ezinbestekoa
Polita
Erraza
Txikitatik euskaraz ikasi nuelako, beraz, batxilergoa eta unibertsitate ikasketak euskaraz egitea erabaki nuen.
Nire ikasketak bukatu eta gero EGA atera behar izan dut lan egin ahal izateko, horregatik ematen du euskaraz ikasteak ez duela asko balio.
Euskaraz ikasten ibili badira bizitzan zehar aprobetxatzeko, ez galtzeko eta bereziki Euskal Herrian lan egiteko beharrezkoa izango da.
Merezi du
Batxilergoa euskaraz ikastea erabaki nuen betidanik ikasketak euskaraz egin nituelako. Nire buruak ez zuen erdaraz egitea ezta pentsatu ere egin; gainera ez zuen inork eragin nire aukeran.
Batxilergoa euskaraz egiteak asko lagundu dit hizkuntza gehiago barneratzeko baita praktikatzeko ere, gainera Euskal Herriko lan munduan murgiltzeko abantailak ematen dizkizu. Desabantailarik ez dituela esan genezake.
Aurreko galderan esan dudan moduan, gauza txarrik ez du euskaraz ikasteak, abantailak besterik ez, orduan, zergatik ez?
Oso aberasgarria bizitzaren beste arlo askotan erabiltzeko, eta batez ere gaur egun lan munduan murgiltzeko.